BAINUGELAK

ALKAIN, BAINUGELETAN ESPEZIALISTAK

ALKAINen 1951tik daramagu zure etxea leku polita eta atsegina bihurtzen. Urte guzti hauetan bildutako esperientzia guztiak gure bezeroen behar eta lehentasunei buruz gehiago jakiteko aukera eman digu. Ezagutza horri esker, kualifikazio eta espezializazio handiko zerbitzua eskaintzen dugu etxeko gune anitzen diseinu, eraikuntza eta eraberritzean, eta horien artean bainugela nabarmendu dezakegu.

Gerturatu zaitez ALKAIN ETXEA erakusketa ezagutzera gure Hondarribia eta Astigarragako zentroetan (Donostiatik 5 minututara). Gure taldeko barne diseinu espezialistek, behar duzuna entzun eta aholkatuko dizute zure ametsetako bainugela lor dezazun.

Zatoz erakusketa ikustera eta ezagutu zure bainugelarako ditugun aukera guzti-guztiak. Zure erosketa gurekin finantza dezakezu %0 interesekin.

ALTZARI ETA ISPILUAK

Behar guztiak asetzeko altzariak. Zuretzat egokienak direnak aukeratzen lagunduko dizugu, espazio gutxiko komunetarako altzari txikietatik bi konketa hartzeko tokia duten espazio handietarakoak arte, den-denak topatuko dituzu ALKAINen.

ITURRIAK

Konketarako, bideterako, dutxarako eta bainu-ontzirako iturri-sorta zabala aukeran. Hautatu termostatodunak, uraren tenperatura kontrolpean izateko.

Eta ez ditugu alde batera utzi teledutxak, dutxa azkarrak hartzeko txikienetatik hasi eta erlaxatzeko handi edo txurrusta dutenetara arte.

KOMUN-ONTZIAK

Denak berdinak izan gabe ere, guztiek dute diseinu paregabea eta praktikotasunez betea. Espazio gutxi baduzu, aukeratu komun-ontzi konpaktu bat; eta esekitakoak nahi izanez gero, zuretzako soluziorik egokiena izango dugu.

Zure dutxaontzia zapaltzean berehala antzemango duzu neurrira egindako ontzien berezitasuna. Abantailak besterik ez ditu. Eta, denbora izanez gero, erlaxatu ur beroz betetako bainu-ontzian eta gozatu zure denboraz.

DUTXAKO ITXITURAK

Dutxarako nahiz bainu-ontzirako izan, badago behar bakoitza asetzeko moduko itxiturarik. Kristalen akaberek harrituta utziko zaituzte, eta serigrafia pertsonalizatua ere aukeratu ahal izango duzu. Itxituren profilak zure bainugelako zeramikarekin konbinatu ahal izango dituzu, edo kromatu distiratsu klasikoa aukeratu.

OSAGARRIAK

Ba al zenekien toalla-euskarria zulagailurik erabili gabe ere kokatu dezakezula? Zatoz eta ezagutu erraz kokatzekoak diren akabera eta diseinu ezberdinetako osagarrien multzoa. Eta begiratzeko denbora nahikoa hartuz gero, argia duten aurpegirako ispiluak aurkituko dituzu, dosifikatzaileak, xaboiontziak, edota bainugelan zure gauzak uzteko erretiluak.

BAINUGELAKO EHUNAK

Zure bainugelari goxotasun eta kolore ikutua eman gustuko duzun alfonbra bat, bainu-bata edo dutxarako gortina jarriz. Akabera eta kolore sorta zabala dugu aukeran.